Galdera ohikoenak

Kafea kitari buruzko galderak eta erantzunak

Lagundu belarri landuak hazten

Belarri landuak ez dira hazten. Zer egin behar dut?

Belarri landuak hazteko, zorrotz bete behar dituzu hazteko baldintza egokiak. Egin belarri landuak etxean hazteko kitaren atalean adierazi ditugun urratsak.
Bi asteren buruan belarri landuak hazten ez badira, utzi kita hozkailuan gau osoan eta egin urrats berberak.

Bestela, jar ezazu etzanda, irekidura gora begira duela. Isuri 250-300 ml ur kita bustitzeko, hezetasunik ez duela ikusiz gero. Gero, utz ezazu posizio horretan eta ihinzta ezazu urez 2-3 aldiz egunean.

 

Hala ere, hilabeteren buruan ezer gertatzen ez bada, bidali argazki bat, eskaeraren xehetasunak eta zurekin harremanetan jartzeko datuak helbide honetara: kafeaproject@gmail.com. Jarriko gara zurekin harremanetan. Eskerrik asko!

Nola gorde behar dut kita erabili aurretik?

Erabili aurretik, hozkailuan gorde behar duzu. Hortaz, mizelioa (perretxikoen hazia) hibernazio-fasean egongo da. Hura erabiltzen hastean, mizelioak hazteko behar duen talka termikoa (tenperatura-aldea) gertatuko da, eta belarri landuak hazten hasiko dira.

Belarri landuak esporak askatzen ari dira. Zer egin behar dut?

Belarri landuak esporak askatzen ari badira, ez dira gehiago haziko. Ahal dela, esporak askatu baino lehen bildu behar dira. Belarri landuak gozoago egongo dira! Baliteke esporak alergenikoak izatea; hauts zurixka eta likatsua agertzen bada, belarri landuak bildu egin behar dira.
Kontuz! Gau bakarrean, belarri landuak heldu ahala, esporen hautsak sukalde osoa har dezake. Erraz garbitzen dira esporak; zapi heze batekin, erraz garbituko dituzu.

SUBSTRATUA

Zer osagai ditu substratuak?

Substratuak osagai % 100 naturalak ditu: kafe-hondarrak, lastoa, zerealak eta mahats-lukua. Kafe-hondarrak mantenugaietan eta nitrogenoan aberatsak dira; lastoak zelulosa du; zerealek karbohidratoak eta proteinak; eta mahats-lukuak, berriz, zuntzak eta mineralak. Elikatzeko eta aurrera ateratzeko behar dituzten osagaiak eman nahi izan dizkiegu belarri landuei.

Zer kolorekoa izan behar da substratua?

Substratua zuria izan behar da, mizelioz estalita baitago; hau da, fruitua ematen duten onddoen hazi mota batez. Baliteke kafearen kolorea izatea, mizelioa oraindik ez bada zabaldu poltsa osora. Baina ez kezkatu: erabili bezain laster, haziko da.

Bestalde, substratuak orban berdeak baditu, trichoderma izeneko beste onddo batek izurritu du. Perretxikoak jango dituen onddo mota bat da, eta zure kita ez da haziko. Substratua esterilizatu egin behar da, trichoderma gara ez dadin. Hala ere, baliteke zerbait gaizki ateratzea. Halakorik gertatuz gero, bidali argazki bat, eskaeraren xehetasunak eta zurekin harremanetan jartzeko datuak helbide honetara:kafeaproject@gmail.com. Jarriko gara zurekin harremanetan. Eskerrik asko!

Erabil dezaket substratua lorategian konpost gisa?

Hura erabili ondoren, kiteko substratuak lorategia edo landare berdeak aberastuko ditu. Oraindik baditu mantenugaiak, eta landareek gustura hartuko dituzte. Txikitu substratua, eta nahas ezazu konpostarekin edo bota ezazu lurrera, hura hobetzeko eta landareak eta loreak hobeto hazteko.

BELARRI LANDUEN UZTA GEHIAGOTAN BILTZEA

Bilduko al dut beste uztarik?

Litekeena da oso beste uztaren bat biltzea. Ziurrenik, 2-3 uzta izango dituzu kit bakarrarekin. Kendu aurreko uztaren hondakin zuriak eta egin urrats berberak. Behar izanez gero, moztu substratua, busti ezazu baso bat ur botata eta, gero, ihinztatu urez 2-3 aldiz egunean. Egun batzuen buruan agertuko dira perretxiko berriak. Zorte on!

Posible da belarri landuak lorategian haztea?

Ausartzen bazara, saiatu belarri landuak lorategian hazten. Bigarren uztaren ondoren, aukeratu eremu itzaltsu eta heze bat. Egurrezko enbor lehor bat hartuta, txikitu substratua, oraindik aktibo baitu mizelioa, eta estal ezazu egur-txirbilez. Gero, ihinztatu dena urez, substratua heze egon dadin. Zortea izanez gero, eta egoera klimatikoaren arabera, aste gutxi batzuen buruan agertuko dira belarri landuak!

EZAGUTU KITA