Hazteko kit

KAFEA KITA

Prest belarri landuak etxean hazteko kit 100 % naturala erabiltzeko?

Ongi etorri ekonomia zirkularraren abenturara!

 

Gurekin elkartu diren kafetegi eta jatetxeetako kafe-hondarrak biltzeari esker, Ekogras/Recylca enpresak belarri landuak etxean hazteko modu dibertigarri eta lagunkoi bat eskaintzen dizu!

Eskaintzen dugun substratua % 100 naturala da, eta kafe-hondarrez, lastoz, mahats-lukuen hondakinez eta zerealez osatuta dago! Belarri landuen mizelioa (perretxiko-hazia) ahalik eta hazkunde onena izateko hautatu da berariaz.

Belarri landuek Asian dute jatorria, eta sendagarriak direlako kontsumitzen dira eremu geografiko honetan. Zuntzean, proteinatan eta mineraletan aberatsak dira, eta koipe gutxi dute. Osasun onerako aliatua!

 

Belarri landuak oihanpeko onddoak dira, eta zuhaitzen enborretan hazten dira.

AGINDU ZURE KAFEA KITA

Hiru motatako belarri landuak eskaintzen dizkizugu: grisak, horiak eta arrosak. Urte osoan aldatu ahal izango duzu zaporez!

KAFEA KITA

Oso erabilerraza da kita, eta lehenengo onddoak egun gutxi batzuen buruan haziko dira.

Familia osoa poztuko da belarri landuak nola hazten diren ikustean.

qode-np-item
1

qode-np-item
2

qode-np-item
3

Urrats 1

Iriki kaxaren aurrealdea puntuzko lineak jarraituz

Urrats 2

Kutxilo bat erabiliz sustraia duen poltsan gurutz forman sarbide bat egin (10 cm tatik 12 cm artean)

Urrats 3

Egunean hiru aldiz urez zipriztindu. Zure kita argidun leku batean jarri, eguzkiak zuzen ematen ez dion leku baten. (+14°/20°)

Urrats 4

Zure lehen perretxikuak 7 egunetara atera beharko dute. Iluntzen hastean esporak isurtean eta gehiago hazten ez denean, jasotzeko eta dastatzeko ordua da.

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK