Kafea proiektua

Euskal Herriko zenbait jatetxetan zer gertatzen zen ikusi ondoren sortu zen Kafea Project: Kafe-hondarrak, ahalmen ugari izan arren, zakarretara botatzen dira!

Kafea proiektuaren helburua da kafe-hondarrak erabiliz beste produktu batzuk diseinatzea. Garapen iraunkorreko gure ikuspegiak lurraldeko ekonomia zirkularra du ardatz.

Kafe-hondarrak birziklatuz gero, gure bazkideek hondakin gutxiago bidaltzen dituzte tratamenduko guneetara. Gainera, kafe-hondarrak baliabide bikaina dira, mantenugaietan eta nitrogenoan aberatsak direlako. Bi osagai horiek ezinbestekoak dira belarri landuak hazteko.

 

Poz handiz aurkezten dizuegu gure lehenengo produktua: belarri landuen Kafea kita!

Ekodiseinuko etapak errespetatuz garatu dugu kit hau. Hain zuzen ere, Euskal Herrian biltzen eta ekoizten dira. Gainera, kitak belarri landuen 2-3 uzta eskainiko dizkizu!

Amaitutakoan, ongarritu lorategiko lurra gainerako substratuarekin. Loreek eskertuko dizute!

Kartoia ere birziklatu ahal izango duzu, inprimatzeko erabili dugun tinta urez eginda baitago!

 

Aurrera: eman diezaiegun beste aukera bat hondakinei!

Nor gara?

Ekogras / Recycla enpresak hogei urte baino gehiago daramatza ingurumena zaintzen; zeregin horretan, sukaldeko olio erabilia birziklatzen laguntzen die jatetxe, enpresa eta hiriei, hura bioerregai bihurtzeko.

Euskal Herriko jatetxe, enpresa eta komunitateetako kafe-hondarrak biltzen ditugu. Kafe-hondar horiek belarri landuen substratua egiteko erabiltzen ditugu.
Baina ez hori bakarrik: kafe-hondarrak ez ezik, kitak lastoa, mahats-lukuen hondarrak eta zerealak ere baditu.

Horrela, hondakinak lehengai bihurtzen dira! Belarri landuei asko gustatuko zaie ekosistema berri horretan haztea!

Urte-sasoiaren arabera, mota bateko edo besteko belarri landuak eskainiko ditugu. Hain zuzen ere, belarri landuen mota batzuk errazago handitzen dira giro beroetan; beste batzuek, aldiz, udazkenean basoetan daudenen antzeko baldintzak behar dituzte.

Atseginez ikusiko dituzu belarri landuak handitzen, eta haiekin prestatuko dituzun platerek oso zapore berezia izango dute: belarri landuak zerorrek etxean haztearen pozarena!