SALMENTA-BALDINTZA OROKORRAK

1. Alderdi orokorrak

 

Salmenta-baldintza orokor hauek aplikatuko dira Ekogras, S.L.k («saltzailea») salmenta bat egiten dienean Kafea proiektuaren webgunean www.kafeaproject.com eskaera bat egiten duten pertsonei («bezeroak»).
www.kafeaproject.com, webgunean egindako eskaera balidatzean, «bezeroak» onartu egingo ditu salmenta-baldintzak.

 

2. Eskaera

 

Webgunean salgai dauden produktuak bere behar pertsonalei erantzuteko erosten dituen bezeroari soilik saltzen zaizkio.

 

Bezeroak ezin ditu merkaturatu erosi dituen produktuak. Ordainketa balidatzean soilik hartzen da kontuan eskaera. Bezeroak bere datu zehatzak idazten ditu, eskaera jaso ahal izateko. Helbidean edo izenean akatsen bat baldin badago edo informazioa falta bada, baliteke erositako produktuak atzeratuta iristea.

 

Ekogras, S.L.k beretzat gordeko du eskaeraren bati uko egiteko eskubidea, eskaera ezohikoa dela uste badu.

 

3. Erabilgarritasuna eta eskaintza berezia

 

Webgunean salgai dauden produktuak berehala erabil daitezke. Produkturen bat agortuta badago, hala adieraziko da berariaz.

Bezeroak erreserbatu egin dezake nahi duen produktua, www.kafeaproject.com webgunea arakatzean eskuratu ezin bada. Produktua jasotzean, bezeroak jakinarazpen bat jasoko du, eskuratzeko moduan dagoela esateko, eta eskaera amaitu ahal izango du.

Kafea taldeak ziurtatzen du 48 orduan prozesatuko dela eskaera, asteburuetan eta jaiegunetan izan ezik. Bidalketa-aukeren laburpen-taulan zehazten da entrega-denbora.

Hala ere, aukeratutako produktuak biltegian ez baleude, Kafea taldeak hitzematen du bezeroarekin harremanetan jarriko dela 24 orduko epean (lanegunak) produktua noiz izango duten jakinarazteko. Bezeroak produktu horrekin erlazionatutako eskaera aldatu edo bertan behera utzi ahal izango du. Jada ordaindu bada, Ekogras, S.L.k dirua itzuliko du.

Eskaintza bereziek kopuru zehatzak dituzte, eta denboraldi jakin baten ondoren iraungitzen dira.

 

4. Entrega-denbora eta -tokia

 

Ostiral eguerditik aurrera eta asteburuan egindako eskaera guztiak astelehen goizetik aurrera soilik bidaliko dira. Gainera, jaiegunetan egindako eskaera guztiak hurrengo egunean prozesatuko dira.

Ekogras S.L.K ez ditu kobratuko bidalketa-gastuak 3 kit edo gehiago erosten badira, eta puntu jakin batean jaso ahal izango da eskaera.

– Webguneko Bidalketak atalean aipatzen dira beste bidalketa-aukerak.

 

Entrega atzeratua

 

Entrega-denbora gutxi gorabeherakoa da, eta lanegunetan zenbatzen da. Entrega-denboraren datuak garraiolari desberdinei dagozkie.

Eskaera bidaltzean, Kafea taldeak segimendu-zenbaki bat emango dizu, paketea entregatuko duen garraio-enpresaren izenarekin batera.

Entrega atzeratzen bada, Kafea taldeak iradokitzen du garraiolariaren webgunean egiaztatzea paketearen entrega-egoera, segimendu-zenbakia erabilita, eta, behar izanez gero, bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin harremanetan jartzea, informazio gehiago eskatzeko. Bezeroa Kafea taldearekin ere jar daiteke harremanetan, bestelako informaziorik baduen galdetzeko.

Ekogras S.L. ez du erantzukizunik izango entrega atzeratzen bada, garraio-enpresak gaitasunik ez duelako, legezko oharrik gabe greba izan delako, etab.

Atzerapenen bat bada, garraiolariari galdetuko zaio zer gertatu den. Produktua aurkitzen bada, berehala bidaliko da bezeroak eskaera egitean eman zuen helbidera. Bestalde, garraiolariak uste badu paketea galdu egin dela, Kafea taldeak beste kit bat bidaliko du, beste kosturik gabe, bezeroak emandako helbidera.

Paketeak kalteak jasaten baditu banaketan (kanpotik), bezeroak erreklamazio bat egin ahal izango dio garraio-enpresari. Kafea taldearen taldearen gomendioz, atera argazki bat paketeari produktua jasotzean eta bidali erreklamazio-inprimakia dagokion garraio-enpresari, kafeaproject@gmail.com kopian jarrita.

Entregatzean akatsen bat izan delako jarri bada erreklamazioa (produktuarekin edo kopuruarekin erlazionatutako akatsa), jarri Kafea taldearekin harremanetan paketea jaso eta hurrengo 48 orduetan, eta bidali produktuaren argazki bat. Denboraldi horren ondoren, erreklamazioa egiteko eskubidea iraungi egingo da.

 

 

5. Produktuak trukatzea

 

Belarri landuak hazteko, zorrotz bete behar dituzu hazteko baldintza egokiak.

Bi asteren buruan belarri landuak hazten ez badira, utzi kita hozkailuan gau osoan eta egin urrats berberak. Bestela, jar ezazu etzanda, irekidura gora begira duela. Isuri 250-300 ml ur kita bustitzeko, hezetasunik ez duela ikusiz gero. Gero, utz ezazu posizio horretan eta ihinzta ezazu urez 2-3 aldiz egunean.

Hala ere, hilabeteren buruan ezer gertatzen ez bada, bidali argazki bat, eskaeraren xehetasunak eta zurekin harremanetan jartzeko datuak helbide honetara: kafeaproject@gmail.com. Zurekin harremanetan jarriko gara, eta beste kit bat bidaliko dizugu.

 

 

6. Prezioak

 

Kafea kiten prezioa eurotan ematen da, BEZa barne. Prezioak ez ditu barnean hartzen bidalketa-gastuak. BEZaren zenbatekoa aldatuko balitz, kiten prezioa ere aldatuko litzateke.

Produktua Europar Batasunetik kanpoko herrialde batean entregatzen bada, ez da zergarik ordainduko. Produktua entregatuko den herrialdean zerga bereziren bat badago (sarrera-tarifak, BEZa, etab.), bezeroak ordainduko du. Baliteke zenbateko hori aldatzea produktua entregatuko den herrialdeko indarreko legeriaren arabera.

Produktua VISA edo MASTERCARD, kreditu-txartelen bidez ordainduko da, edo Paypal-ekokontuaren bidez. Bezeroaren banku-kontua eurotan zordunduko da eskaera onartutakoan. Banku bidezko ordainketa-zentroak baimena eman ondoren balidatuko da eskaera. Bankuak uko eginez gero, automatikoki utziko da bertan behera eskaera, eta posta elektronikoz emango zaio horren berri bezeroari.

 

7. Fakturazioa

 

Ekogras S.L. eskaeraren faktura bidaliko dio bezeroari, posta elektronikoz.

 

 

8. Datu pertsonalen babesa

 

Webgune honek segurtasun-sistema bat du. Sistema horrek Internet bidez bidaltzen den informazio pertsonala erabat isilpean gordeko dela ziurtatzen du. Hortaz, Kafea taldeak ezin izango ditu kontsultatu bezeroaren bankuko datuak. Bezeroaren datu pertsonalak fitxategi batean erregistratuko dira, eta babestuta egongo dira.

Bezeroak edonoiz kontsultatu eta zuzendu ahal izango ditu datu horiek.

 

 

9. Copyrighta – Egile-eskubideak

 

Ez duzu baimenik www.kafeaproject.com webguneko edukia (argazkiak, testuak, ikus-entzunezkoak) xede pertsonal edo profesionaletarako kopiatzeko, aldatzeko edo erabiltzeko, Ekogras S.L. rekin berariaz hala adostu ezean.

 

10. Cookieen politika

 

Bezeroa www.kafeaproject.com webgunean sartzen denean, baliteke cookieak automatikoki instalatzea arakatzailean. Cookieei esker, webgunearen aurkezpena erabiltzaile bakoitzarentzat pertsonaliza daiteke, publizitate-xedeetarako. Bezeroak edonoiz aldatu ahal izango du cookieen politika, baimena bertan behera uzteko, eta arakatzailea konfiguratu.

 

11. Legezko bermeak

 

Ekogras S.L., entregatutako produktuak akatsen bat izanez gero, enpresak baimena emango du produktua lehenbailehen itzultzeko, eta bezeroak ez du besterik ordaindu beharko. Akatsa onartuta badago, Ekogras, S.L.k itzuli egingo du eskatutako produktua. Bezeroak kaltetutako produktuaren argazkiak bidali beharko ditu.

 

12. Erantzukizunak

 

Ekogras S.L. – Kafea ez da erantzule izango Kafea kitak ondo erabiltzen ez badira. Belarri landuak onddoak dira, eta egosita jaten dira. Hazteko denbora errespetatu behar da, espora gutxiago aska ditzaten.